Itzuli kategoriara

Real Club de Tenis de San Sebastián

Noiztik 2004 / Antiguo
Irteera
ordua
00:00
Bukaera
ordua
04:00
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
131
Parte-hartzaileak
56 Emakumeak 75 Gizonak

Real Club de Tenis de San Sebastián

Real Club de Tenis de San Sebastián danborrada 2004ko urtarrilaren 20an sortu zen klubaren lehenengo mendeurrena zela-eta (1904ko abuztuaren 29an sortua). Duela mende bat baino gehiago sortua, harrezkero Klub honek beti izan du hiriko kirol eta gizarte bizitzan parte hartzeko bokazioa, eta bere danborra da ziurrenik horren adierazpen nagusia. Osaera mistoa du: 66 emakume eta 62 gizon. Eta generoa izan ezik, bere gizarte masa ere mistoa da, gazteek eta nagusiek osatua. Izan ere, noizbait hiru belaunaldik elkar hartu izan dute. 0:00etan Klubean igotzen da bandera, eta ondoren Antigua auzora irteten dira. 4:00etan bukatzen dute solemnitate handiz, San Sebastian martxa jotzen dutenean santuari eskainitako Antiguako elizaren aurrean.

Uniformea

Danborrek jantzi napoleonikoa eramaten dute, Klubaren koloreekin: Donostia urdina eta lur zanpatuko pisten laranja kolorea. Barrilak honela daude bananduta: urketariak, gerruntzearekin, blusa zuriarekin, gona urdin eta laranjarekin; eta sukaldariak, goitik behera zuriz jantzita Klubaren armarriarekin.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • San Sebastian egunaren aurreko igandean bisita bat egiten da Matia Fundazioko Bermingham zentrora.
Danborrada gogokoena
X