Xexene danborrada lehen aldiz 2016 . irtean irten zen. 30 urte bete ondoren Antiguako gazte danborradatik kanpo geratu ziren antiguotar talde baten ekimenez sortu zen Xexene. Danborrada ireki, parekide eta aske gisa. Xexene izenaren jatorria honako hau da: Platero kultur elkartearen ondoko eraikinean Xexene izeneko etxe bat omen zegoen. Antigua auzoaren historiarekin ez ezik, danborradarekin ere lotuta dago Xexene. Xexene etxean Donosti Zarra elkartea zegoen eta hura izan zen Antiguako lehen danborrada, eta egungo gazte danborradaren jatorria. Danborradak antoguotarren partehartzea sustatu nahi du, rotazio sistema parekide baten bitartez.