Itzuli kategoriara

Axular Danborrada

Noiztik 1999 / Antiguo
Irteera
ordua
17:00
Bukaera
ordua
21:00
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
126
Parte-hartzaileak
64 Emakumeak 62 Gizonak

Axular Danborrada

1998an, ikastolako guraso-talde batek, haurren danborradan zihardutenek, helduen danborrada bat sortzea proposatu zuen. Bilera batzuen ondoren San Sebastian egunean irten ahal izateko behar adina pertsonaren konpromisoa lortu zen, eta batzorde bat eratu zen proiektua abian jartzeko. Batzordea kide hauek osatzen zuten: Miren Artetxe, Jesus Claramunt, Josemari De Diego, Juan Mª Lafuente, José Morales eta Libe Zumelaga. 1999ko urtarrilaren 20an, 17:00etan irten zen lehen aldiz danborrada, 3 ordu iraun zuen ibilaldia egiteko. Sukaldari jantzita irten ziren, haur danborradako danborrekin eta barrilekin, eta barril tradizionalekin ateratako 17 urketarirekin. Urteak joan ahala, eta gutxika, beharrezko materialak eskuratzen joan ziren, ordura arte zituztenak osatzeko. 2003an militar jantziak estreinatu zituzten danborrentzat. 2011n, Londresen ospatzen den jaialdi batean parte hartzera gonbidatu zituzten; ekainaren 5ean joan ziren bertara, Regent Street-en jotzera.

 

Uniformea

Danborrak: jantzi napoleonikoa, Infanteriako Erregimentu Amerikarra (4. Erregimentu amerikarra 1776-1783). Ramón Labaienek emandako informazioaren arabera. Sukaldariak: sukaldariak Axular ikastolako logoa darama zapi zuriarekin. Urketariak: urketari bakoitzak askatasuna du bere jantzia egiteko, gutxieneko arau batzuk errespetatuz, uste baita horrela koloretsuago irteten dela konpainia, eta historiari estuago lotuta, urketarietako bakoitzak bere jantzia eraman ohi baitzuen, uniformatuta joan gabe.

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X