Itzuli kategoriara

Ayeteko Danborrada

Noiztik 2020 / Antiguo
Irteera
ordua
19:00
Bukaera
ordua
22:00
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
118
Parte-hartzaileak
60 Emakumeak 58 Gizonak

Ayeteko Danborrada

2019ko apirilaren 13an Aiete auzoan sortutako konpainia mistoa.

Desfilea Oriamendi gainean hasten delarik, konpainia, zalditeria eta infanteria britainiarrarekin batera, Aiete pasealekuan behera jaitsiko da, tropa angloportugesak San Bartolome komentuan sartzen direla simulatuz, gero gure hiria setatzeko. Desfileak komentu zaharraren inguruan jarraituko du, Arroka plazara iritsi arte. Han, Amara auzoko eta erdialdeko konpainiek hartuko gaituzte. Ondoren, desfilearen ekitaldirik garrantzitsuena hasiko dugu (San Roquera igoera). Bertan, Britainia handiko infanteriaren martxen soinuekin, anglo-portugaldar armadak erahildako donostiarren omenez salbak botako dituzte. Azkenik, Otxanda plazara iritsiko gara. Han, Axular konpainiarekin batera desfilatzeko ohorrea izango dugu.San Sebastián eguneko jai-giroarekin eta gure hiriaren historiaren oroitzapenarekin, gure konpainiak, britainiar infanteriako zaldi eta soldaduekin batera desfile ikusgarria egingo du.

Erabiltzen dugun armarria Arthur Wellesley-rena da (Wellingtongo I. dukea, Douroko I. markesa, Waterlooko I. printzea, Ciudad Rodrigoko I. dukea, Talavera de la Reinako bizkondea eta Espainiako handia). Armarri hori konpainiaren eraketa-ekitaldian onartu zen, Wellingtongo Dukeak 1813ko gure hiriari egindako setioan izan zuen eginkizun garrantzitsuagatik sinbolismoa eta adierazgarritasuna direla-eta.

Uniformea

Soldaduak: 1813an Britainia Handiko armadako oinezko 21. errejimentuko uniformatuak penintsulako kanpainan, Urketariak (vivandier izenez ezagunagoak, ardoa, janaria, papera eta idazteko tinta, besteak beste, kanpainan zeuden tropari saltzeko baimena zuten emakumeak). Sukaldariak Donostiako herriaren ordezkari gisa.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • Konpainiak, urtero ematen die Wellingtongo dukearen plaka gure hiriaren historia ezagutzera ematen dutenei.
Danborrada gogokoena
X