Loiolatarra CDren danborrada taldeak 1961n egin zuen lehen irteera auzoko kaleetan. Urte horren aurretik, ohitura zen elkartean Sarriegiren martxak jotzea afaria bukatzean, San Sebastian egunaren bezperan. Mahaikideen artean, danborrak, upelak eta gezurrezko biboteak banatzen zituzten; eta horrela hasten ziren denak jo eta jo. Rafael Aramburu izan zen danborradako sortzaileetakoa. 1964an, sukaldari uniformearen ordez uniforme napoleonikoa ezarri zuten, eta gastadoreak eta emakume banderadunak jarri zituzten. Danborrada misto bihurtu zen 2007an.