Itzuli kategoriara

Aitor Ikastola

Noiztik 2011 / Egia-Loiola-Martutene
Irteera
ordua
16:30
Bukaera
ordua
20:30
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
110
Parte-hartzaileak
59 Emakumeak 51 Gizonak

Aitor Ikastola

Egiako Aitor ikastolako helduen danborrada 2011. urtean sortu zen, Aitor ikastolako guraso bolondres batzuen lanari esker. Konpainia bakarrak osatzen du. Konpainia sukaldariz eta urketariz dago osatua. Urketariak lehen aldiz 2015. urtean hartu zuten parte, ferretenak joaz. Azken urteetan 115 partaide inguru izan ditu konpainiak.


Uniformea

Sukaldariek jaka zuria ezker bularrean Aitor ikastolako anagrama urdin kolorez duela, fraka eta mantala zuriak, eta sukaldari txanoa daramate. Lepoan zapi urdina, honek ere ikastolako anagrama zuria daramala. Urketari jantziak garaiko jakatxo gorria ezker bularrean Aitor ikastolako anagrama urdin ilun kolorez duela, gona itsaso-urdin marraduna eta linozko gonagain beigearekin osatuak daude. Burua sare mototxez apainduta eta lepoan lore zapia daramate.

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X