Itzuli kategoriara

Sociedad Itsasburu

Noiztik 2010 / Gros
Irteera
ordua
16:25
Bukaera
ordua
19:50
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
159
Parte-hartzaileak
92 Emakumeak 67 Gizonak

Sociedad Itsasburu

2009ko martxoaren 26an, Nicolás Urrestarazu Odriozola jaunak, Antxon Zarrazquin Arizmendi jaunak, José Manuel Etxaniz Makazaga jaunak eta Iñaki Zabalza Moreno jaunak osatutako Danborradako Batzordeak proposatuta, bazkideez, senideez eta adiskideez osatutako danborrada misto bat sortzea onartu zuen bazkideen Batzar Nagusiak. Iñaki Zabalza Moreno jauna izendatu zuten danbor nagusi, eta Sara Zamora Senderos andrea barrilen kabo. 2010eko urtarrilaren 20ko 16:30ean egin zuten lehen desfilea. Hasteko, San Sebastian martxa jo zuten elkartearen aurrean. Txofre plazan geldialdi “berezia” egin ohi dute, Gros auzoko beste danborradaren batekin batera eta Txofreko Lagunak elkartearen laguntzarekin jotzeko.

Uniformea

Danborrarien uniformea Iberiar Penintsulako Gerran Santiago de Compostelan sortu zen ofizialen eskola bateko kadeteena da. Honako osagai hauek ditu: kasaka urdina, galtza zuriak, zapata eta azpantar beltzak, urre-koloreko lokarriak eta buru-babes beltza. Kantineren, banderadunen eta urketarien jantziek oinarri bera dute, eta Batzordeak berak diseinatu ditu. Barrilak okinez edo sukaldariz janzten dira.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • Txofre plazan geldialdi “berezia” egin ohi dute, Gros auzoko beste danborradaren batekin batera eta Txofreko Lagunak elkartearen laguntzarekin jotzeko.
Danborrada gogokoena
X