Itzuli kategoriara

Katuarraiak

Noiztik 2013 / Gros
Irteera
ordua
19:45
Bukaera
ordua
00:00
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
149
Parte-hartzaileak
95 Emakumeak 54 Gizonak

Katuarraiak

Katuarraiak 2006an sortutako elkarte gastronomiko-kulturala gara. Danborrada konpainia bat sortzearen ideia 2012ko maiatzean bururatu zitzaigun bazkaloste bateko mahai inguruan. Batzuen ilusioak besteena piztu zuen eta gutxira jarri genuen abian Katuarraiak danborrada!

2013an, atera ginen, lehen aldiz, Grosen, “kalerik–kale, danborra joaz,umore ona zabaltzen.”. Ordutik aldaketa batzuk egin ditugu ibilbidean eta, gaur egun, Marruma eta Gipuzkoako Perituen elkarteekin bat egiten dugu ibilbideko zenbait gunetan.

Uniformea

Jantziei dagokienez, emakumezko danborrariena 1813ko Taupin infanteria dibisioko Vivandiere-ena da; gizonezkoena, berriz, atzerriko hirugarren erregimentuko Suitzako batailoietako soldaduek zeramatena. Barrilen taldean urketariak eta sukaldariak daude.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • Aipatzekoa da, ere, atsegin handiz egiten diegula urtero bisita Uliazpikoei eta eurekin, ere, jotzen ditugula Sarriegiren martxak.
Danborrada gogokoena
X