Itzuli kategoriara

Gure Borda

Noiztik 2002 / Gros
Irteera
ordua
00:30
Bukaera
ordua
04:30
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
234
Parte-hartzaileak
98 Emakumeak 136 Gizonak

Gure Borda

Gure Borda danborrada 2001. urtean sortu zen, Gure Borda Kirol Elkarteko bazkide talde baten ahaleginari esker. Gastronomia-elkarte historiko hori 1953. sortu zen, euskal pilota sustatu eta zabaltzeko helburuarekin, eta, hainbeste urteren ondoren, danborrada propioa izatea lortu zuen.

Sortu zenetik, danborrada mistoa izateko erabakia hartu zuten. Gaur egun, danborrak, barrilak eta urketariak batuta, 100 kide inguru dira.

Uniformea

DANBORRAK: uniformea Royal Scottish Higlander izenekoetan oinarrituta dago, baina kasaka, gorria izan ordez, beltza da. Higlanderrek Donostia armaz hartzeko ahaleginean parte hartu zuten 1813ko abuztuaren 31n. Kasaka beltza handik urte batzuetara hasi zen erabiltzen (1850. urte aldera), eta, gaur egun, uniformeko kasaka beltza da. BARRILAK: sukaldari-jantzi tradizionala, Donostiako zapi urdinarekin. URKETARIAK: jantzi tradizionala, teila-koloreko jakarekin.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • 2026an, 25. urteurrena ospatuko dute. Hori dela eta, "Arcoris" izeneko pieza Danborradaren ereserkia bihurtuko da, eta amaieran eta irteeran interpretatuko da.
  • Danborradaren hasieran, Jose Luis Ortega Jacari, bere Danbor Nagusiari, 2010etik Barrilen eta Danborren Danbor Nagusia izan denari. omenaldi bat egingo diote.
  • Azkenik, Gure Borda-Txuri Urdin Peñari aintzatespena egingo diote, hil ala bizikoa izan baita Danborradaren biziraupenerako.
Danborrada gogokoena
X