Itzuli kategoriara

Club Ciclista Donostiarra

Noiztik 2000 / Gros
Irteera
ordua
17:00
Bukaera
ordua
21:00
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
169
Parte-hartzaileak
75 Emakumeak 94 Gizonak

Club Ciclista Donostiarra

Kluba 1951. urtean sortu zen, eta Gros auzoko Karkizano kaleko 3. zenbakian du egoitza. Danborrada, berriz, 2000. urtean sortu zen, eta mistoa da hasiera-hasieratik. Urte horretan, 36 danborrek eta 79 barrilek osatzen zuten, eta gaur egun, berriz, 40 danborrek eta 99 barrilek. Nafarroa Beherea plazan geldialdi bat egiten dute, eta martxen errepertorio osoa jotzen dute. 2018. urteaz geroztik, klubak bere himno propioa dauka, José Ramón Berrondo Aiertzak (letra) eta Joxemari Oiartzabal Belokik (musika) sortua.

Zuzendariak: danbor nagusia: Paco Herrero; barrilen kaboa: Alfredo Martin

Uniformea

Sukaldaria: jantzi tradizionala. Urketariak: gona, blusa, gerruntzea, mantala eta abarkak.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • Azpimarratu beharrekoak dira Jose Ituarte eta Enrique Riu bazkide sortzaileei eta himnoaren musikagileei egindako omenaldiak.
Danborrada gogokoena
X