Itzuli kategoriara

MB Gros Danborrada

Noiztik 2018 / Gros
Irteera
ordua
09:00
Bukaera
ordua
12:10
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
122
Parte-hartzaileak
71 Emakumeak 51 Gizonak

MB Gros Danborrada

2018. urtean desfilatu zuen lehen aldiz. Claret Ikastolako guraso, ikasle ohi eta langileez, Mariaren Bihotza parrokiako pertsonez, Groseko auzotarrez, Donostiakoez eta jarraitzaileez osatuta dago. Konpainia mistoa da, danborrez, batelariez, 20 musikariz eta bi banderadunez osatua. Ia % 75 emakumeak dira. Zuzendaria: Luis María Garcia de Eulate; batelarien kaboa: Miren Capaldegui.

Uniformea

Sukaldariak: sukaldari-kasaka zuria eta milarraiazko galtzak. Mantal zuria, zapi urdina lepoan, eta sukaldari-txanoa. Danborrak eta barrilak – Batelariak: kasaka urdina, gona urdin marraduna eta gona-gaineko grisa. Zapi grisa lepoan, eta batelari-txanoa. Barrilak eta suilak.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • 12:00etan, martxa jotzen da Mariaren Bihotza elizaren barruan, abesbatza-emanaldi batekin batera.
Danborrada gogokoena
X