Itzuli kategoriara

Aldapeta María IK

Noiztik 1992 / Centro
Irteera
ordua
16:45
Bukaera
ordua
20:00
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
150
Parte-hartzaileak
75 Emakumeak 75 Gizonak

Aldapeta María IK

SUMMA Aldapeta ikastetxeak, 1992. urteaz geroztik, Gazteen Danborrada bat dauka. Bertan, ikastetxeko azken mailako ikasleek parte hartzen dute. Sortu zenean UBIko ikasleak ziren eta, gaur egun, 2. Batxilergokoak. Ikastetxeko Haur Danborradak duen uniforme bera erabiltzen du.

Gazteen Danborradak urtarrilaren 20an, arratsaldez, desfilatzen du. Ikastetxetik irteten da eta bertan amaitzen da, hiriko erdialdeko kaleetan barrena ibili ondoren.

Urtero goitik behera aldatzen ditu parte-hartzaileak baita bere figura nagusiak ere, barrilen eta danborren Zuzendariak.

Uniformea

Lineako Infanteriako Erregimentu britainiar bateko uniformea (1821) janzten dute, kasaka gorria, mendel urdina eta urre koloreko zintak, eta galtza grisak. Buru-babesa beltza da luma gorriarekin eta uhal zuriarekin. Barrilen formazioan urketariek eta sukaldariek hartzen dute parte danborrada sortu zenetik.

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X