Itzuli kategoriara

Peña Anastasio Juvenil

Noiztik 1988 / Centro
Irteera
ordua
17:00
Bukaera
ordua
21:00
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
181
Parte-hartzaileak
110 Emakumeak 71 Gizonak

Peña Anastasio Juvenil

Peña Anastasioren danborrada bezala, Peña Anastasioko gazteena Plácido Eceizak sortu zuen, adinagatik ez haurren danborradan ez helduen danborradan parte hartu ezin zutenek jotzeko aukera izan zezaten. Hala, 1988. urtean, Peña Anastasioko gazteen danborrada lehen aldiz irten zen Donostiako kaleetara Sarriegiren martxak jotzera.

Uniformea

“Helduen” jantzi berberak janzten dituzte. Peña Anastasioren danborradako gizonezkoek desfilatzeko erabiltzen duten uniformea Artilleria konpainiako armada napoleonikoan oinarritua dago. Bertan, kolore gorria, urdin iluna eta zuria nagusitzen dira. Sukaldariak ohiko sukaldari-jantziarekin irteten dira; goitik behera jantzi zuria, mantala zuria eta sukaldari-txanoa, Peña Anastasioren armarria daraman zapi batez gain. Emakumeak urketariz jantzita doaz. Euren jantzia Loiola auzoko urketarietan oinarrituta dago eta Tomas Hernadezek diseinatu du. Kolore asko dituzte. Danborren jantzietan kolore gorria eta urdina nagusi dira. Barriletan, berriz, urdina eta berdea. Guztiek zapiak daramatzate bai lepoan bai buruan.

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X