Gure Danborrada bat-batean sortu zen 2018an Angulas Aguinagako langile guztiek bultzatuta eta konpainiak danborradarekin urteetan izan duen lotura handiaren ondorioz. Gutako asko donostiarrak gara, hemen hazi gara eta, urtero, danborradaren ospakizuna ilusio eta maitasun bereziz bizi izan dugu. Beti, “hesiaren beste aldetik” ikusi dugu baina, aurten, festan aktiboki parte hartzera pasatu gara. Guretzako ohore handia da eta guztiok ilusio bereziz eguna noiz iritsiko zain gaude. Horregatik, datorren urtarrilaren 20an, Amigos de Angulas Aguinaga gure danborrada 2. aldiz irtengo da, urteetan zehar gainerako danborradek erakutsi duten emozio eta sentimendu berberarekin.