Madrilgo Euskal Etxeko lehenengo Danborrada 1974an ospatu zen eta harrezkero ospatu izan da etengabe hiriburuko leku desberdinetan (orain Zerain sagardotegian). 1982an gure Danborradaren aitzindari Pello Arambururi eman zitzaion Urrezko Danborra.
1995az geroztik, urtarrilaren 20aren ondorengo igandean, Haur Danborrada bat irteten da Euskal Etxeak Jovellanos kaleko 3 zenbakian duen egoitzatik, eta Zarzuela Antzokiaren aurrealdeko plaza txikira iristen da. 2015etik aurrera eta egun horretan bertan helduen Danborradak Euskal Etxeko Orfeoiak lagunduta jotzen du San Ignacio elizaren barrualdean (Príncipe, 31) Meza amaitzean. Jovellanos kalearen eta Príncipe kaleko elizaren arteko tarte horretan zehar jotzen du Danborradak.
2026KO EGITARAUA
- By the Way jatetxean afaldu ondoren, 120 pertsona inguru osatutako Danborradak lokal barruan joko du 11:30etatik aurrera.
- Igandean, urtarrilaren 25ean, 40 lagunek osatutako danborrada Madrilgo kaleetan zehar, Euskal Etxearen egoitzatik (Jovellanos 3) San Ignacio de los Vascos elizaraino (Principe 31) eta Santa Ana plazan geldialdia eginez. Elizan Euskal Etxeko Orfeoiak parte hartuko du.
- Egun horretan bertan, urtarrilaren 25ean, Euskal Etxeko Danborrada Txikiak, 30 bat neska-mutilekin, Zarzuela Antzokiaren zabaldegian joko du (egoitzaren aurrean), 13:15ean.
- Danborrada Txikiaren amaieran Euskal Etxeko Errealzaleen Taldeak (Madrilgo Realzaleak) “Urdiña Txapela” ezarriko dio Juantxo López de Uralde politikari eta ekintzaile donostiarrari, Real Sociedadeko jarraitzaile ezagunaren omenez.
-
Urtarrilaren 24an, larunbata, 12:00etan. danborradak Euskadiko standaren aurrean joko du FITUR azokan.




