Emakumeen Etxeko Danborrada Feministak Arantxa Gurmendiri omenaldia eta aintzatespena egingo dio bere IV. Edizioan, emakumeak diskriminaziorik gabe gizartearen parte hartzea ikusarazi eta borrokatu duelako. Honek, gure taldeak Donostian eta bertako jende artean espazio bat izatea lortu du Donostiako Egunean.
Duela urte batzuk, bere bidean, gaixotasun neurodegeneratiboek ez zuten denboraz ulertu eta berak planto egin zuen eta gizartearentzat aurrez aurre jarri zen, erakundeei premiazko izaeraz jarduteko eskatuz, AFAGIrekin elkarlanean. Kasu askotan, hunkitu gaitu eta irribarre bat margotu digu, pertsona borrokalaria izateagatik eta emakumeari gizartean aintzatespena ematen dioten printzipioak defendatzeagatik.
Goenkalen, Hortentsi paperean egindako lanagatik, ikusleek asko maite izan dute , eta, proiektu asko sustatu ditu ere, bai Euskal Herrian, estatuan zehar eta maila internazionalean. Beti ere emakumeen eskubideen alde. Bestalde, Lilatón lasterketaren sorreran eta ibilbidean oso garrantzitsua izan da; Donostiako egutegiko karrerarik garrantzitsuena bai da non Gipuzkoa osoan milaka emakumeek parte hartzen duten. Urte askotan zehar, gaixorik egonda, Kresala danborradako zuzendariorde izan zen, urte batzuk lehenago, emakumeak danborradara sartzeko aitzindari izan zen.
Esan zenuen: lehiaketa bat da baina "pertsona asko datoz, egia esan, umorea eta musika falta ez den festa bat delako."
Sentimendu hori, zure presentziarekin emakumeen etxera eta talde honetara ekarri duzu eta gaur, urtarrilaren 20an espazio bat daukagu Donostiako egunean non danborra eta barril jotzaileak hitz hauek eskaini nahi dizkizu “ESKERRIK ASKO ARANTXA GURMENDI”.
Memoria zara emakumeen etxean, eta jarrai dezagun memoria egiten zure ereduari jarraituz. Zure ametsek, gure ametsaren alde borrokatzeko laguntzen digu. Zure presentzia duina izango da Donostiako Danborradan. Emakumeen etxeko danborradaren ibilbidea irekiko da, San Sebastian de Sarriegiren martxarekin. Bertan, inoiz ahaztu ez den Sarriegi Martxa izango dugu.
"Batzuk ahazten saiatzen diren bitartean, beste batzuk gogoratzeko borrokatzen dugu”
"Une honetan elkarrekin borrokatuko dugu, ez ahazteko."
Eskerrik asko