2021. urtea: Danborrada desberdina

Urte bitxia, danborradarik gabeko urtea. Ezin izan dugu gure hiriko egun handia ospatu, ezin izan dugu festa jendetsurik egin, ezin izan dira danbor hotsak gure auzo guztietara zabaldu, eta ez digu elkartzeko eta danborrak eta barrilak astintzeko aukera eman, urtero urtarrilaren 20an egiten dugun moduan.  

Beste modu batean ospatu behar izan dugu eguna, etxeko intimitatean, gure senideekin eta talde txikitan... Edonola ere, sentimendu berarekin egin dugu, urtero jartzen dugun grina berarekin, eta denok nahi eta itxaropen bera partekatu dugu: datorren urtean, Konstituzio plaza eta Donostiako kale guzti-guztiak danborrez eta barrilez gozatzen duten herritarrez betetzea eta guztiok Donostiako martxa arnasa betean abestea.

                                               Bagera…!

                                               Gu ere bai!

                                               Gu beti pozez,

                                               Beti alai.

 

 

 

X