Itzuli kategoriara

Kresala Txiki Danborrada

Noiztik 1984 / Especiales
Irteera
ordua
18:30
Bukaera
ordua
20:30
Sare sozialetan partekatuDanborrada gogokoena
180
Parte-hartzaileak
90 Neskak 90 Mutilak

Kresala Txiki Danborrada

Kresala Txiki haur danborradan 3 eta 14 urte bitarteko haurrek har dezakete parte, eta, zehazki, 6 urterekin has daitezke danborra, kupela edo urketa jotzen.

Danborrada hau 1984 urtean sorzten da Los Angeles ikastetxeko guraso talde batek danborradaren proiektua aurrera atera nahi izan zutenean. 10 urte beranduago, Los Angeles ikastetxearen itxierarekin, Kresala Elkartea egiten da danborrada honen kargu eta Kresala-Los Angeles izatera pasatzen da.

Azken urte hauetan izena berriro aldatzen du Kresala Txiki izatera pasatuaz, Elkarteko gainontzeko danborraden izen estruktura izanez, Kresala Gazte, Kresala Nagusi.

Danborrada hau urtarrilaren 19an, San Sebastian egunaren bezperan, irteten da urtero, eta San Telmotik Gaztelutik jaitsiera egiten dute Zuloaga plazara.

Uniformea

Jantzi napoleonikoa kolore urdin eta horiekin. Galtza zuriak, polaina beltzak eta txano beltza luma zuriarekin. Danborra jotzen duten nesken jantzia honela dago osatua: gona urdina, alkandora zuria eta txaleko urdina. Barrilak zuriz doaz goitik behera jantzita; mutilak sukaldari jantziarekin, eta neskak urtekari jantzita, traje mota desberdinekin.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • Urtarrilaren 19an egiten duten irteeraz gain, San Sebastian eguna dela eta, udaletxeak urtero antolatzen duen txistularien kontzertuan parte hartzen du Kresala Txiki danborradak; era berean, San Bizente elizan egiten den mezan ere jotzen dute.
Danborrada gogokoena
X