Itzuli kategoriara

Gaztelubide Txiki

Noiztik 2011 / Especiales
Irteera
ordua
18:00
Bukaera
ordua
20:15
Sare sozialetan partekatuDanborrada gogokoena
107
Parte-hartzaileak
56 Neskak 51 Mutilak

Gaztelubide Txiki

Gaztelubidek, bazkide talde baten ekimenez, erabaki zuen bere danborrada tradizionalera Haur Konpainia bat gehitzea. Gaztelubideko Danborrada Txikiaren "debuta" 2011ko urtarrilaren 19an izan zen; 18:00etan irten eta 20:30ean amaitu zuten.

Haien ibilbidea helduen danborradak egiten duenaren antzekoa izatea nahi izan da. Hala, horrela geratu da ezarrita: Koruko Ama, Kanpandegi, Ijentea, Boulevard, Sarriegi plaza, Konstituzio plaza, San Jeronimo, Abuztuaren 31, Santa Maria, Kale Nagusia, Fermin Calbeton, Kanpandegi, Koruko Ama. Santa Mariako geraldiari aipamen berezi bat egin behar zaio, bertan jotzen baita San Sebastian martxa, Basilikaren barruan, eta horregatik da une oso hunkigarria haurrentzat zein helduentzat, haur danborradaren ibilbidean jarraitzen dietenentzat. Laguntzen digun bandak ere aipamen berezi bat merezi du: Udal Musika Eskolako Haur Banda da, eta kide guztiak dira 7 eta 14 urte bitarteko adinekoak.

Uniformea

Jantzien bitartez keinu bat egin nahi izan zitzaion danborradaren hastapenetako haurren janzkerari. Hala, neskak garaiko soineko batekin doaz jantzita eta mutilak sukaldari jantzita; horrekin adierazi nahi da garai hartan mutilak ez zirela militar jantzita joaten. Musika banda, berriz, arrantzale jantzita doa.

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X