Itzuli kategoriara

Colegio Jesuitinas (Aiete) Ikastetxea

Noiztik 1992 / Tamborrada infantil
Irteera
ordua
12:00
Irteera
ordena
40
Sare sozialetan partekatuDanborrada gogokoena
115
Parte-hartzaileak
69 Neskak 46 Mutilak 1 Konpainia

Colegio Jesuitinas (Aiete) Ikastetxea

1923an sortu zen ikastetxea
Danborradan hasi zen urtea: 1992
2016an Maitane Artola Frías izan zen Danbor Nagusia
2019an Alazne Armendariz Mancisidor Easo Ederra izendatu zuen, Telmo Ramon Montero Jenerala, Carla González Is Alkatesa eta Unai Muñagorri Gurruchaga Notarioa.

Ikastetxeak eta Guraso Elkarteak antolatu zuten konpainia, eta barne-dokumentu bat idatzi zuten bere funtzionamendua arautzeko. 1813ko Donostiako setioan portugesen parte hartzea ezagutzera emateko asmoz aukeratu zen jantzia, ez baitugu ia horren berri. Izan ere, portugesak, 745 gizonekin, izan ziren lehenak Santa Korda kaleraino iristen. 1996an Urketariaren eta Sukaldariaren irudiak gehitu zitzaizkion konpainiari. Arantzazuko Ama Ikastetxeak, ohi denez “Las Jesuitinas” izenez ezagun Jesusen Alaben Kongregaziokoa izateagatik, kongregazioaren armarria darama urre kolorez brodatuta bere estandartean.

Uniformea

Portugaleko 13. Lineako Infanteria Erregimentuaren uniformea, 1813ko Donostiako setioan parte hartu zuenarena. Jaka urdina urre koloreko botoiekin, galtza zuriak, txano beltza luma zuriarekin eta urre koloreko apaingarria. Sukaldariak: jakatxoa eta txanoa zuriak, galtzak eta zapia urdin koloreko vichy koadrodunak eta itsas urdin koloreko mantala. Urketariak: kasaka itsas urdina, milarraiazko gona, liberty zapia eta mantal beixa.

Uniformeak deskargatu eta margotu

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X