Itzuli kategoriara

Unión Artesana Elkartea

Noiztik 1870 / Parte Vieja
Irteera
ordua
20:55
Bukaera
ordua
01:15
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
235
Parte-hartzaileak
86 Emakumeak 149 Gizonak

Unión Artesana Elkartea

Danborren eta upelen soinuarekin, bandera eraisten da Konstituzio plazan, guztia amaitu denaren eta beste 365 egun pasa arte mastaren goialdean haizetan dantzan egongo ez denaren seinale.

1836. urtean jada ikusi zen kaleetan bat-bateko danborrada informal moduko bat, inolako ordenarik eta adostasunik gabe latak edo beste objektu batzuk kolpatzen zituzten gizon talde batek inprobisatutakoa. Dena den, 1871ra arte itxaron behar izan zen Unión Artesana elkarteak desfile inprobisatu hura antolatu, musika jarri (Raimundo Sarriegi “La Artesana” elkarteko bazkidea zen) eta gaur egun Danborrada gisa ezagutzen duguna bihurtzeko. Dirudienez, 1881. urtean Udaletxeak San Telmoko kuartelean gordetzen zituzten danbor eta jantzi zahar batzuk Elkarteari laga zizkion eta horrela, 1882an etas lehen aldiz, danborrada napoleonikoko jantziekin eta danborrekin atera zen. 1886. urtean danborradari kupelak gehitu zitzaizkion gure hiriko konponentea sinbolizatuz; donostiarrok hiriko iturrietan ura hartzeko itxoiten ziren bitartean, kupela jotzen zuten militarren hotsak erantzuteko.

Garai hartan ibilbidea gaur egungoaren oso desberdina zen, baina 1957an aldatu egin zen, eta, urte horretatik, berdin eutsi zaio, urte hartan joan baitzen lehen aldiz Unión Artesana elkartea Konstituzio plazara bandera eraistera eta orduan finkatu baitzen behin betiko ibilbidea.  2007an, egoitza soziala aldatu ondoren, ibilbidea arinki aldatzen da. Aipatzekoa da era, urketarien eransketa: 2006ko edizioan izan zen.




Uniformea

Danborradaren arropa orain dela 100 urte baino gehiago, san Telmon aurkitu zituztenetan oinarrituta dago (Frantziako Armadarena). Kupelen jantziak eta urketarienak betikoak dira. Alkatesarena, kantinerarena, banderaduna eta abar, orain dela 100 urteko arropetan oinarrituta daude.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • Danborrada 25 edo 50 urte jotzen betetzen dutenei omenaldi txiki bat egiten diete.
  • Desfile hasieran eta Zuloaga plazan ikuskizun piromusikala ospatzen dute.
Danborrada gogokoena
X