Itzuli kategoriara

Kresala Nagusi Danborrada

Noiztik 1972 / Parte Vieja
Irteera
ordua
07:00
Bukaera
ordua
10:30
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
126
Parte-hartzaileak
63 Emakumeak 63 Gizonak

Kresala Nagusi Danborrada

Kresala elkartea 1967ko martxoan sortu zen. 1972. urtean irten zen lehen aldiz Kresalaren danborrada, Manolo Otero bultzatzaile nagusi zuela. Lehen zuzendaritza batzordea Manolo Oterok, Jesús eta Luis Bastidak, Carlos Jauregik eta Jose Castillok osatu zuten. Erdialdean - Parte Zaharrean libre geratzen zen ordutegi “bakarraren” aldeko hautua egin zuten. Gogora dezagun, bandera igotzean Gaztelubide, eguerdian haur danborrada, arratsaldean Los Anastasios eta bandera jaistean Union Artesana, hots, goizeko zazpietako diana besterik ez zen geratzen.

1976ko azaroan zuzendaritza batzordea kudeaketak egiten ari zen danborrariak armadako jakaz janzteko, eta horrek plaza finkoa emango zien. Hori ez zen gazteenen gustukoa izan. Izan ere, arrazoi ekonomikoen ondorioz diskriminatuak sentitzeaz gain, talde ugariena zenez, zailtasun handiagoak zituzten danborradan sartzeko. Zenbait bilera izan ziren eta asanbladan erabaki zuten mementoan ez zituztela armadako jakak egingo eta postu finkoetan parte hartzeko sistemaren ordez txandakako sistema bat ezarriko zutela. Danborradako jarduneko zuzendaritza batzordeak hordago jo zuen: “Armadako jakak egiten ez badira, gu bagoaz”. Istant batean, hiru bazkide gaztek, Iñaki Mendizabalek, Josema Andinok eta Peio Mendizabalek, elkarri begiratu eta desafioa eduki zuten: “zuzendaritza batzordean sartuko gara”. Eta parte hartzeko zerrenda irekiak antolatzen hasi ziren, urtero danborradaren % 20 zozketaz berrituko zela ziurtatzen zuten estatutu berriekin.

Elkartearen batzordeak (mendia, dantza, kultura, haurrak, herri jarduerak eta abar) ahalmen handikoak ziren eta lan partekatu handia egiten zuten kide guztien artean inongo genero bereizketarik gabe. Beraz, normaltzat jo daiteke urte horietan emakumeek behin baino gehiagotan planteatzea Donostiako jaietan danborradan “joaz” parte hartzeko gogoa. Prozesu luze eta gogor baten ondoren, azkenik 1980ko urtarrilaren 20an emakumezko 25 urketari atera ziren danborradan jotzen. Horrela, Kresalaren danborrada izan zen emakumea bere baitan berdintasun osoz sartu zuen lehena. Lehen urratsa egin ondoren, beste norbaitek ere gurekin bat egitea zen gure itxaropena. Pare bat urteren buruan, Scout - Guia danborrada mistoa irten zen eta Antiguako Gazte Danborradak (lehen Los Luises danborrada) beste 25 emakume sartu zituen bere zerrendetan. 1989. urtean, berriz ere lehen aldiz danborradaren historian, Kresalak emakume bat hautatu zuen barrilen eta urketarien zuzendari, Lourdes Etxeberria hain zuzen. Emakumeak urketari gisa parte hartzen zuten suilekin, baina batzuek danborra jotzen atera nahi zuten. Horretarako, 2011. urtean urkedanborra (urketarien danborra) estreinatu genuen, Josean Arruti azpeitiarrak fabrikatua. Tresna horren sarrerarekin orekatu egiten dira, gainera, paperak eta soinuak konpainiaren barruan: 20 urkedanbor eta 20 danbor (gizonezkoak hauek), 40 urketari eta 40 sukaldari.

 

 

Uniformea

Danborrariak, 2016. urteaz geroztik, emakume urketarien janzkerari hobeto egokitzen zaion ukituarekin janzten dira. Izan ere, janzkera militarra alde batera utzi eta arropa tradizionalekin janzten dituzte “joxemaritarrak”.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • 25 urtez danborradan atera direnei omenaldi bat emango zaie Konstituzio plazan.
Danborrada gogokoena
X