Itzuli kategoriara

Gaztelubide

Noiztik 1934 / Parte Vieja
Irteera
ordua
23:15
Bukaera
ordua
03:30
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
165
Parte-hartzaileak
36 Emakumeak 129 Gizonak

Gaztelubide

Gaztelubideren danborradak 1934ko urtarrilaren 19ko gauean egin zuen “debuta”. Sadak dioen moduan: … “gaualdia amaituta, hamabiak baino lehentxeago, Gaztelubideko fanfarrearen laguntzarekin, elkartearen lehen danborrada egin zuten, Luis Irastorza jaunaren zuzendaritzapean, ibilbide honi jarraikiz: Gaztelurako igoera, Kanpandegi kalea, Puyuelo kalea, Konstituzio plaza (geldialdia), Abuztuaren 31 kalea, Iñigo kalea, San Joan kalea, San Telmo plaza, San Jeronimo kalea, Portu kalea, Kale Nagusia, Puyuelo kalea eta Kanpandegi kalea”.

Egun horretatik aurrera, gerra zibilaren gorabeherak eta ondorioak tarteko, Gaztelubideren danborrada finkatu egin da pixkanaka, ahalegin handia egin behar izan badu ere. 1954. urtean José Aldanondok Shotero Irazustaren lekua hartu zuen barrilen agintari lanetan. Handik urtebetera Luis Irastorzak 80 urte bete zituen eta Konstituzio plazara iristean, omenduak, “kalez jantzita”, kasketa eta aginte makila jaso zituen eta, hamabiak jotzean, “San Sebastian Martxaren” lehen konpasak markatu zituen.

Horrela, danborrada San Sebastian bezperan egiten jarraitzen da, gorabeheraren bat edo besterekin, hala nola 1969. eta 1971. urteetan (ez zen danborrada bakar bat ere irten, salbuespen-egoera deklaratu zuten eta), 1977ko urtarrilaren 19ko egun historikora iritsi arte, egun horretan ikurrina igo baitzuten Donostiako udaletxe zaharreko hagetan, herritarren zoramenaren artean.

2007. urtean Gaztelubide bere danborradan emakumeak sartzen hasi zen. Urte hartan 12 urketarik parte hartu zuten. Gero, Gaztelubidek urketari nagusiaren figura sartzeko erabakia hartu eta Ainhoa Olasagasti Ezeiza izendatu zuen. Urketari kopurua urtez urte handituz joan da eta 2018. urtean 35 urketari parte hartzera iritsi ziren.

Gaztelubidek lehen danborrada egin zuenetik ibilbide berari eutsi dio. Ibilbideko punturik enblematikoena gaueko hamabietan Konstituzio plazan bandera igotzea da, baina beste geldialdi esanguratsu batzuk ere nabarmenduko genituzke: Raimundo Sarriegi jaio zen Fermin Calbeton kaleko 40. zenbakiko geldialdia, Sarriegi plazako geldialdia, eta San Sebastianen irudia hartzen duen Santa Maria basilikaren aurreko geldialdia.

 

 

 

Uniformea

Uniforme militar frantses urdina, xehetasun zuri eta gorriekin. Sukaldari barrilek kolore zurikoa dute janzki osoa. Urketariek garaiko janzkia eramaten dute, erdia gorria eta erdia urdina.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • Danborrada hasi aurretik, 1990. urteaz geroztik Gaztelubideren Urrezko Barrila entregatzen die elkarteak lan nabarmena egin duten pertsona edo erakundeei.
Danborrada gogokoena
X