Itzuli kategoriara

Euskal Billera S.R.

Noiztik 1906 / Parte Vieja
Irteera
ordua
03:00
Bukaera
ordua
06:30
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
150
Parte-hartzaileak
30 Emakumeak 120 Gizonak

Euskal Billera S.R.

Euskal Billera Elkarteko helduen danborrada 1906. urtean sortu zen ofizialki testuinguru berezi batean, izan ere, erdialdeko danborrada guztiak, sei ziren orduan, elkarrekin ateratzeko nahia bultzatu zen. Horrela “Unión Artesana”, “Club Cantábrico”,“Sporti Clai”, “Amistad donostiarra”, eta “Euskal Billera”, Bretxan zeuden “Academia de la Música”ren lokaletara entseguak egitera joan ziren. Irteera urtarrilaren 20ko goizeko bostetan izan zen, Danbor Nagusia Pepe Artola zelarik. Halaber, gastadoreak Norberto Luzuriaga “Lushu”-ren agintepean ziren. Gainera, heraldoak zaldiz, 5 Elkarteen zutoihalak, karraka-jole eskuadra bat eta musika-banda

Hurrengo urtean, 1907, Euskal Billerako danborrada “Sporti Clai”-ko danborradarekin atera zen. Bretxako plazatxotik goizeko 5,30an abiatu ziren. 1928. urtean Euskal Billerak goizeko bostetako ohiko danborradaren ordez hilaren 20ko gaueko hamarretan irtetzen den danborrada-erretreta bat antolatzen du.1929an azkenekoz Euskal Billerako helduen danborrada atera zen eta 1980. urtean, danborrada beriro irteten hasi zen. hasieran gizonezkoen danborrada zen baina 2010ean emakumeak ere joptzen hasi ziren; berehalako hartan, sukaldariz jantzita eta beranduago urketariz.

Uniformea

Danborrariak, granadari tropen itxura napoleonikoko uniformeekin. Upelak sukaldariz jantzita. Urketariak jantzi tradizionalarekin

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • Irteeran, Elkarteko atean, 25 urte danborrada jotzen ateratzen direnei omenaldia egiten diete, bazkide batek bereziki dineinatutako insignia bat jarriaz.
Danborrada gogokoena
X