Itzuli kategoriara

Club Deportivo Esperanza

Noiztik 1978 / Parte Vieja
Irteera
ordua
18:00
Bukaera
ordua
22:00
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
149
Parte-hartzaileak
27 Emakumeak 122 Gizonak

Club Deportivo Esperanza

1977. urtean José Miguel Martiarena zen lehendakari, beste aldaketa handi baten egilea, San Sebastian egunean Parte Zaharreko kaleetan barrena desfilatuko zuen danborrada antolatu zuena. Garai hartan Esperanza Kirol Elkartean hiru ziren jarduera dinamizatzen zuten kuadrillak. Pedro Gabirondo, zazpiko eskubaloiko taldeko kideak eta lehendakari José Miguel Martiarena ziren buru nabarmenak. Hiruren arteko sintonia oso ona zen eta gainerako bazkideen artean harrera ona izango zuen kirolaz bestelako zerbait egiteko gogoa halakoa zen, ezen elkar harturik lanean hasi baitziren elkartearen izenean danborrada bat ateratzea lortzeko.

Ideia hori sortu zen kuadrilletako bat hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdera hasi zelako Kai-Alden jaia antolatzen. Jai horretan, gaueko hamabiak jo bezain laster ateratzen ziren kalera bidoiak eta xaboi danborrak jotzera. Ekimen hori Esperanza Kirol Elkartean San Sebastian bezperan antolatzen zuten afari tradizionalera eraman zuten. Han, bidoiak, danborrak eta aulkiak kalera eramaten zituzten, ezkaratzaren parera, eta pertsona bat edo zenbait lehen solairuko balkoira irteten ziren hiriko bandera igotzera. Geroxeago, bandera igotzeaz gain, San Bizente elizari bira ematen hasi ziren, Sarriegi maisuaren doinuak jotzen zituzten bitartean. Gero eta gehiago ziren animatzen ziren bazkide eta zaleak, eta hiru kuadrillen gogoa ere gero eta handiagoa zenez, Esperanza Kirol Elkartearen danborrada osatzeko behar zen urratsa egitea lortu zuten. Horrela, batzorde bat osatu zuten, lehen urtean José Miguel Martiarena, Roberto Aréchaga, Fernando Aguirre, Gabriel Blanco eta Antxon Oa partaide izan zituena, eta danborradak bideari ekin zion Ama Birjinaren bezperako gauean (abuztuaren 14an) Parte Zaharreko kaleak animatzera irteteko asmoz. Alabaina, abian jartzeko behar ziren tramiteak eta danbor eta barrilen erosketa atzeratu egin ziren eta batzordeak, zuzendaritza batzordearen oniritziarekin, danborrada San Sebastian egunerako antolatzea erabaki zuen.

1977ko irailean hasi ziren danborrada gauzatzeko mugimenduak. Danborrak Lizarrara eskatu zituzten eta barrilak Pasaiatik iritsi ziren. Horrela sortu zen Esperanza Kirol Elkartearen danborrada 1978. urtean. Denboraren poderioz gero eta handiagoa egin da eta 150 kide inguru izatera iritsi da gaur egun.

Uniformea

Gastadoreek eta danborrariek estilo napoleonikoko uniformea eramaten dute. Barrilek sukaldari janzki tipikoarekin desfilatzen dute eta urketariek janzki tradizionalarekin.

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X