Ardatza Herriko Danborrada 2013ko urtarrilaren 20an irten zen lehen aldiz eta “ziklogenesi leherkor” batek hartu zuen. Han izan ginenok ez dugu inoiz ahaztuko, ez horixe.
Urte hartan 41 gizon eta 31 emakume irten ginen (14 danbor, 16 barril eta banderaduna). 2019. urtean 133 lagunek eman dugu izena, 74 gizonek eta 59 emakumek (16 danbor, 3 banderadun, 3 kantinera eta 37 barril).
Bitxikeria gisa, gogoan dugu lehen urtean, urria iritsita, ez ginela iristen gutxieneko parte hartzaile kopurura eta iragarki bat jarri behar izan genuela Donostiako komunikabide batean. Honela zioen: “Oraindik ere plaza batzuk libre daude Ardatza Herriko Danborradan”. Iragarki hark salbatu gintuen. Gaur egun, gehienez ere 135 parte hartzaile izanik, 30 lagun baino gehiago dauzkagu itxarote zerrendan.