Itzuli kategoriara

Aizepe Tanborrada

Noiztik 2003 / Parte Vieja
Irteera
ordua
16:30
Bukaera
ordua
20:10
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
163
Parte-hartzaileak
0 Emakumeak 163 Gizonak

Aizepe Tanborrada

Aizepe elkartea 1924. urtean sortu zen Parte Zaharrean, auzoan pare bat danborrada “antolatu” besterik ez zegoenean, Antiguan beste bat eta Grosen bestea. Sokamuturra zen jaiaren erabateko protagonista. Aizepen, beste hainbat elkartetan bezala, bazkideek afaria egiten zuten bezperan eta afalondoan danborrada “espontaneoa” egiten zuten tapak, latak, kazolak eta abar erabilita. 90eko hamarkadan danborradak ugaritzearekin bat, elkartean kuadrilla gazteak sartu zirenean, bazkideak eta lagunak danborrada bat sortzeaz hitz egiten hasi ziren. Bazkide beterano batzuei arraro egiten zitzaien elkarte bakoitzak danborrada uniformeduna edukitzea. 2002. urtean Alejandro Txurruka, Antxon Larzabal, Borja Arrue, Etor Bolibar eta Iban Eguzkitzak batzordea sortu zuten eta danborrada atera zuten 2003. urtean. Geroztik beste askok parte hartu dute batzordean. Bihoakie gure eskerrona “Aizepe tanborrada” ahalbidetu zuten guztiei (Donostiako berezko euskaran: “Aizepe” hatxerik gabe eta “tanborra”, ez “danborra”).

Uniformea

Janzki napoleonikoa, berariaz Aizeperentzat diseinatua, erregimentu suitzar batean inspiratua. Kasketa beltza luma urdin (danborrak) eta zuriarekin (gastadoreak), eta zilarrezko eta kolore zuriko apaingarriak. Frantzia urdin koloreko kasaka eta bularralde eta mahuka beltzak. Uhal zuri gurutzatuak kartutxo uhal eta eskuzorroekin gastadoreek. Praka zuriak eta larruzko azpantar beltzak. Sukaldariak: sukaldari janzki zuria eta zapi zuria. Gastadoreak: sukaldariak bezala, aurreko mantal urdinarekin.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • Danborradan egiten dugun lehen geldialdian, lore sorta eskaini eta buru hutsik jotzen dugu San Pedro elizan, Kaian, hildako bazkide, lagun eta senitartekoen oroitzapenetan.
  • Buru hutsik jotzen dugu Telleria botika zenaren kokalekuan (egungo Yurrita botika, Narrika 23), Sarriegi maisua hil zen lekuan.
Danborrada gogokoena
X