Haizalde Elkartea 1995/02/18an sortu zen Intxaurrondon elkarte gastronomiko misto gisa, eta hurrengo urtean, hau da, 1996/01/20an irten zen bere aurreneko danborrada mistoarekin, nahi zuten guztiei bereizketarik egin gabe parte hartzeko aukera emanez. Adierazgarria da lehenengo urteetan 2 ibilbide desberdin egiten zirela auzotik: bata, 00:00etan bandera igotzean eta, bestea, 12:00etan bandera jaistean, baina geroztik ibilbide bakar bat egiten da 18:00etan. Ibilbideak 4 ordu irauten ditu gutxi gorabehera, eta geraldiak egiten ditu auzoko taberna eta elkarte gastronomiko gehienetan.