Itzuli kategoriara

Uliazpi Danborrada

Noiztik 2013 / Altza-Bidebieta-Intxaurrondo
Irteera
ordua
11:30
Bukaera
ordua
14:30
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
52
Parte-hartzaileak
25 Emakumeak 27 Gizonak

Uliazpi Danborrada

Uliazpi danborradaren historia nahiko berria da, 2013an sortu baitzen Rodolfo Cuestaren gogo biziak bultzatuta. Batetik, goizeko hutsartea betetzeko asmoz sortu zen, Bidebietan arratsaldez bakarrik irteten baitzen danborrada (gaur egun hiru danborrada gaude) eta, bestetik, emakumeena bezalako kolektibo batek festan parte hartu ahal izateko, inork esan beharrik gabe nola joan behar duten jantzita edo zer instrumentu jo behar duten; izan ere, danborrada misto hau urrienetako bat da non, danborrak urketari bezala jotzeaz gain, emakumea den danbor nagusia. Elkartetik urtarrilaren 20an ateratzen gara goizeko 11:30ean eta Bidebietako kaleak eta plazak zeharkatzen ditugu Donostiako mugetaraino, Trintxerpeko Azkuene kaletik ere jotzen baitugu.

Uniformea

Sukaldariek jantzi zuria eramaten dute, koadrodun zapi zuri-urdinarekin eta oinetako beltzekin. Urketariek erabateko askatasuna dute euren jantzia erosi edo beroiek egiteko (oinetakoek bakarrik izan behar dute beltzak, eta zapatak, botinak edo abarkak izan daitezke). Ez dugu uniformerik urketarientzat, bakoitzak jantzi desberdin bat eramatean ikusgarritasuna eta kolorea ematen baitiote multzoari. Gastadoreek, konpainiako kide gazteenak direnek, hau da, gure jubilatuek, sukaldari jantzi zuria eramaten dute, larruzko mantal marroiarekin eta eurek egindako sukaldeko tresnekin.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • Urtero egiten diegu omenaldia egun horretan gurekin egon ezin dutenei.
Danborrada gogokoena
X