Itzuli kategoriara

Intxaurra

Noiztik 1999 / Altza-Bidebieta-Intxaurrondo
Irteera
ordua
17:00
Bukaera
ordua
21:00
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
98
Parte-hartzaileak
45 Emakumeak 53 Gizonak

Intxaurra

1998an eratua da talde hau, eta izen bera duen ehiza eta arrantza elkarte sortu berriari dago lotuta. Hego Intxaurrondoko helduen aurreneko danborrada sortu zen horrela. Denbora horretan, ia bikoiztu egin du kideen kopurua eta oso lagunarteko danborrada izaten jarraitzen du. Partaideen % 50 baino zerbait gehiago emakumeak dira.

Intxaurra danborradaren sorreraren atzean Hego Intxaurrondoko lau auzokide eta lagunen izenak daude: Jose Mari Martín, Roberto Otero, Eduardo Arandia eta Juan Miguel Bermúdez. Intxaurdi auzo-elkarteak denbora zeraman helduen danborrada bat sortzeko asmotan. Hala, 1998an ehiza eta arrantzako Intxaurra elkartea ireki zenean gauzatu zen proiektua.

Bere estreinaldian, 60 pertsona inguruk parte hartu genuen sukaldari jantziekin eta zapi urdinarekin lepoan, eta 2002ra arte erabili genuen jantzi hori. 2003an, ordea, aldaketa nabarmen batzuk egin genituen. Danborrek uniforme napoleonikoa estreinatu zuten eta urketariaren irudia gehitu zen.

Uniformea

Danborren jantzia Napoleonen errege-guardiako modeloan oinarritu zen: galtza zuriak eta kasaka urdina papar gorriarekin aurrealdean. Urketariena, berriz, urdin koloreko oihalezko kasaka, gona horia edo granatea, eta zapi zuria.

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X