URTOKI danborrada 2001ean sortu zen eta 2002ko urtarrilaren 20an egin zuen estreinaldia. URTOKI elkartearen jardueren barruan sartzen da eta Zuzendaritza Batzordeko Ordezkaritza Komisio batek antolatzen du, bertako bazkideak eta familiak Elkartearen beraren identitatearen barruan integratzearren. Lehenengo urtean 70 pertsonak osatutako talde batekin eratu zen.
Gutxika baino etengabe joan da hazten, eta gaur egun 123 lagun gara (64 emakume/59 gizon). Hazkunde hori geldotzen ari da, talde homogeneo bat mantentzea baita asmoa, bazkideek eta senideek osatutako gehiengoarekin, eta elkartearekin loturaren bat duten pertsonentzat erreserbatzen dira plazak, bazkide ez badira ere.
Aurreneko urtean sukaldari jantzita irten ziren danborrak eta barrilak, eta emakumeak hasiera batetik doaz urketari jantzita. 2004an, elkartearen ekonomia onbideratuta, jantzi napoleonikoa aukeratu zen danborrentzat, konpainiari nabaritasun handiagoa emateko. Ondoren, 2011n, beste pauso bat eman zen hobetze aldera, eta berritu egin zen urketarien jantzia; hala, hiru koloretako gona berriak estreinatu zituzten.
2012an gure X. urteurrena ospatu genuen, eta horrekin batera zaldiak gehitu genizkion desfileari eta oroitzapenezko domina bat eman genien danborradako kide guztiei. Afari berezi batekin ospatu genuen urteurrena, bertaratuei opariak egin genizkien eta omenaldi bat egin genion Komisioari; plaka bat eman genien bertako kide Mª Pilar Iparraguirre, Kontxi Lopetegui, J.Carlos Alcaraz, J.Antonio Lesaka eta Miguel Prietori, egiten duten lana eskertzeko. 2015ean J. Antonio Lesaka Danbor Nagusiak azken aldiz zuzendu gintuen, Aginte Makila Iñaki Aldazuriri eskuordetu baitzitzaion; 2016an egin zuen hark estreinaldia kargu horretan.