Amara Berrin, 1997. urtean sortutako danborrada mistoa. Ez dauka inongo loturarik elkartekin, ez kirol-elkarterik ez kultura-elkarterik ez gastronomi-elkarterik. Lagun talde baten ekimenaz sortu zen eta auzoari giroa jartzen helburuarekin. Arratsaldeko 17:00etatik 20:30etara ibiliko dira auzoko kaleetan zehar. Bere egoitza Madrid hiribidea 22-24 zenbakian dago.
Lehenego irteera 1998ko urtarrilaren 20an izan zen.
Danbor Nagusi: Juan Mari Uriarte
Kupel Nagusi: Eugenio Ponce