Itzuli kategoriara

Katalin Erauso Danborrada

Noiztik 2003 / Amara-Morlans-Loiolako Erriberak
Irteera
ordua
11:45
Bukaera
ordua
15:15
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
120
Parte-hartzaileak
60 Emakumeak 60 Gizonak

Katalin Erauso Danborrada

Danborrada hau 2003an irten zen lehen aldiz Amara Berriko kaleetatik. Beste asko bezala, guraso talde bat ginen, Katalina de Erauso ikastetxeko haurren danborradaz arduratzen ginenak. Hala, parkean izaten genituen elkarrizketetan ekin genion lanari, eta lehenengo saialdian sortu ezin izan bagenu ere, azkenean, ahalegin handiak eginez, bigarren saialdian lortu genuen danborrada sortzea. Hasiera batean hirurogeita bost inguru ginen parte hartzen, eta lehenengo urtetik erabili genituen jantzi frantsesak, urketarienak, sukaldarienak eta bi heraldo zaldi gainean. Gaur egun ehun eta berrogeita hamar kide inguru gara, eta horrek behartu egiten gaitu itxarote-zerrenda bat erabiltzera taldea handiagoa egin ez dadin.

Konpainiako lehenengo agintariak hauek izan ziren: Juantxo Urola Danbor Nagusia, Manolo Company Barril Nagusia, Paulino Bohillos Danborren Kaboa, Maite Urola Urketarien Kaboa, Ines Soler Barrilen Kaboa eta Marga Zubiaurre Banderaduna. 2016an aldaketa batzuk izan ziren. Juantxo Urolak Yoseba Mitxelenari eskuordetu zion batuta eta Manolo Companyk Maite Urolari laga zion labana, eta aurreko agintariak gastadore gisa hasi ziren desfilatzen.

Uniformea

Frantses jantziak, urketarienak, sukaldarienak erabiltzen dituzte. Bai danbor jantzietan bai urketari jantzietan, granatea, urdina eta zuria dira koloreak, eta barrilak zuri-urdinak.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • Urtero elkartu ohi dira Goazen Erreala danborradarekin, ibilbidearen erdian elkarrekin batera hainbat pieza jotzeko.
Danborrada gogokoena
X