Itzuli kategoriara

Ikasbide Kultur Elkartea

Noiztik 1999 / Amara-Morlans-Loiolako Erriberak
Irteera
ordua
16:45
Bukaera
ordua
20:30
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
143
Parte-hartzaileak
75 Emakumeak 68 Gizonak

Ikasbide Kultur Elkartea

Gure danborrada 1998ko otsailaren 6ean sortu zen. Hasiera batean, batzordea 8 lagunek osatzen zuten eta haien helburua ahalik eta koste gutxienarekin jantziak egitea , danborrak, makilak eta banderak erostea eta txaranga lortzea izan zen, 1999ko urtarrilaren 20an ideia martxan jarri ahal izateko. 1998ko martxoan, Ikasbide Kultur Elkarteko bazkideei eskutitz bat bidali zitzaien bilera bat egin, ideiaren berri emateko eta lehendabiziko parte hartzaileak animatzeko. Bertara, 40 bazkide gerturatu ziren eta bi proposamen jarri ziren mahai gainean . Alde batetik, jarduera desberdinetako pertsonaiak agertzea (sukaldariak, okinak, suhiltzailea, argazkilariak...) eta bestetik, Ikasbide Ikastolak erabiltzen zituen jantzi militar berdinak erabiltzea eta sukaldari eta urketari jantziak gehitzea. Bigarren hau izan zen gehien bozkatu zen aukera. Abenduaren 1ean lehen entsegua egin zuten eta Sarriegiren 5 martxa ohikoenak entsailatu zituzten.

1999ko urtarrilaren 20ean Ikasbide K.E.ko danborradak bere lehen desfilea egin zuen eta bertan 78 lagunek parte hartu zuten. Urte horretako irailean, auzoko danborraden historian aldaketa egin zen, gaur egun mantentzen dena eta 2000 urtean martxan jarri zena. Lagun Berriak, Amara Berri G.E eta Ikasbide K.E. Ferrerias plazan bildu ziren elkarrekin Donostiako martxa jotzeko.

Uniformea

Gure danborren jantziak La Vallière Fusileroen Erregimendu frantsesarenean oinarritua daude. Kasaka berdea da, galtzak zuriak eta polainak, berriz, gorriak dira. Barrilariek sukaldari jantzi zuri klasikoa daramate, perrexila eta guzti. Urketariak kolore ezberdin ikusgarriz doaz: buruko zapia zuriada eta txanbra ere zuria da, xal koloretsua gona luzearekin joku eginez, eta oinetan abarkak daramatzate. Aipagarria, Labaien jaunaren ikerketak dioenez, Erregimendu haren bandera euskal ikurrina bera dela.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • Aurten, 2024an, danborradaren 25. urteurrena ospatuko dute
Danborrada gogokoena
X