Itzuli kategoriara

La Salleko Danborrada

Noiztik 2018 / Amara-Morlans-Loiolako Erriberak
Irteera
ordua
17:30
Bukaera
ordua
21:30
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
165
Parte-hartzaileak
103 Emakumeak 62 Gizonak

La Salleko Danborrada

2018an sortu zen danborrada. Guraso Elkartea aspaldi batez aritu zen helduen danborrada bat sortzeko asmotan, eta 2017an suertatu zen ideia hura gauzatu ahal izateko aukera. 120 pertsonak osatzen dute, 48 gizonek eta 72 emakumek, azken hauetatik 36 urketariak. Danborradako kide guztiek dute loturaren bat La Salle ikastetxearekin (gurasoak, ikastetxeko langileak, monitoreak eta ikasle ohiak). Lehen danbor nagusia Alfon Galarza izan zen eta aurten, 2019an, Iker Uriartek hartuko dio ordezkoa. Barrilen bi kabo daude danborradan txandakatzen direnak: Olatz Arcelus eta Mikel Rodriguez.

Uniformea

Sukaldariak zuriz jantzita doaz, lepoko zapia izan ezik, urdina baita. Urketariek gona gorria eramaten dute, jaka urdin iluna, buruko zapia eta mantala zuria, eta lepoko zapia estanpatua. Urketarien jantzia gure haur danborradako kantineren jantzian dago inspiratua.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • Urtero egiten diote omenaldi bat pertsona edo erakunde bati. Ekitaldi horretan igo egiten dute bandera La Salleko patioan eta ondoren Aginte-makil bat ematen diote saridunari oroigarri gisa.
Danborrada gogokoena
X