Itzuli kategoriara

Amaratarra

Noiztik 2008 / Amara-Morlans-Loiolako Erriberak
Irteera
ordua
23:40
Bukaera
ordua
03:30
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
170
Parte-hartzaileak
84 Emakumeak 86 Gizonak

Amaratarra

AMARATARRA danborrada gaztea dela esan genezake, aurten 11. urtea da Donostiako kaleetan zehar festarekin bat eginez ikusiko duguna, baina guretzat urte asko eta mila abentura pasa dira 2008. urtean estreinukoz atera ginenetik eta urte hartan bezala orain ere ilusio eta gogoz beteriko danborrada da gurea. Danborrada honetan denon helburu garrantzitsuena parte hartuz festaz gozatzea da. El Recreo tabernan elkartzen den lagun koadrila baten eskutik sortu zen danborrada bat martxan jartzeko ideia eta grina. 

Joan den urtean gure 10. urteurrena zela eta gure ereserkia sortu genuela. Odei Barrosok idatzitako hitzei musika eta danbor hotsak gehitu genizkien eta gurekin bat egiten duen ereserkia sortu genuen. Bere leloa ondorengoa da “Atera kalera, atera plazara, guztiona delako gure Danborrada!” eta oso ondo laburbiltzen du gure danborradaren esentzia eta parte hartzeko grina.

Azkenik, bi urte dira, AMARATARRA TXIKI haur danborrada sortu dela eta urtarrilaren 20ean arratsaldeko 18.00etan Armerias plazan jotzen dutela. AMARATARRAKO gurasoek gure seme-alabei pasa diegu danborradarekiko maitasuna eta beraiek ere parte hartzeko gogotsu daudenez, danborrada sortu zen.

Uniformea

Gure danborradaren jantziak sukaldari jantziak dira, denok berdin jantzita goaz, gizon eta emakumeak, danborrari eta kupelariak eta zuzendariak ere. Sukaldari jantziaren bularraldean AMARATARRAREN armarria daramagu eta zapia lepoan.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • Danborrada sortu zenetik urtero urteko omenaldi txiki bat egiten diegu danborrada bera edo eta Donostiako festa zuzenean edo zeharka berezi egiten duten pertsona edo elkarteei. Omenaldian AMARATARRAREN Txokolatezko danborra eskaintzen diegu txapela batekin batera.
Danborrada gogokoena
X