Itzuli kategoriara

Basoetxea

Noiztik 1981 / Antiguo
Irteera
ordua
21:00
Bukaera
ordua
00:30
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
179
Parte-hartzaileak
37 Emakumeak 142 Gizonak

Basoetxea

S.C.R. Baso Etxea elkarteko danborrada 1980an sortu zen, Cilveti ardandegian, Donostiako bandera Antigua auzoan ekitaldi ofizial batean jaisteko helburuz. 1981eko urtarrilaren 20an desfilatu zuen lehen aldiz Peña Cilveti Danborrada izenez; gizonezkoek osatzen zuten osorik eta orduko Donostiako alkate Jesús Maria Alkain izan zen bandera jaitsi zuena. 1985etik Juan de Garay kaleko 4. zenbakiko egoitza berritik abiatuta egiten da desfilea, S.C.R. Baso Etxea danborrada gisa. 2009an emakumezko 20 kide elkartu ziren barril gisa, ohiko jantzi zuriekin; eta 2015etik aurrera hasi ziren urketari jantzita desfilatzen. 2018an zaldiak kendu eta banderadunaren irudia gehitu zuten. 2015az geroztik, 31 urketari desfilatzen hasi ziren danborradarekin eta 2022an, Urketarien Kaboaren irudia sortu zen.

Uniformea

Danborraren jantzia soldadu napoleonikoaren uniformea da. Berde kolorekoa da; bularraldea gorria eta botoiak urre kolorekoak, galtzak zuriak, zapia/bufanda zuria, eskularruak zuriak eta polainak beltzak. Uhalak ere zuriak dira, eta ezkerraldeko sorbalda gurutzatzen du eskuinaldeko aldakarantz. Buru-babesa, morrión deitzen zaiona, uniforme militarraren osagai bat da, eta Erdi Aroko militarrek erabiltzen zuten hartan du bere jatorria izenak. Kapela luze baten itxura du, hegalik gabea, biserarekin eta luma-motots batekin goialdean. Gainera, banderadunek bandera-uhal batekin osatzen dute beren jantzia. Urketarien jantziak zuri-gorriak dira eta sukaldariek jantzi tradizional zuria eramaten dute.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • Urtero, desfilea hasi aurretik eta elkarteko atarian direla, oroitzapenezko ekitaldi eta omenaldi bat egiten zaie zendu diren danborradako kideei eta parte hartzaileei. Gainera, ibilbidearen ondoren, geraldi bat egiten dute Cilveti ardandegi zaharrean. Bertan, San Sebastian martxa jotzen dute gure Danborradaren sorburuari omenaldi eginez.
Danborrada gogokoena
X