Itzuli kategoriara

Zubi Musu

Noiztik 2000 / Antiguo
Irteera
ordua
00:00
Bukaera
ordua
03:30
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
160
Parte-hartzaileak
76 Emakumeak 84 Gizonak

Zubi Musu

1997ko abenduan sortu zen Zubi Musu elkartea, nagusiki Antiguako Ondarreta auzoko hainbat bikotek osatua. Hala, danborrada bat sortzea izan zen elkarte berriko bazkideetako batzuen nahi bizietako bat. 1999-2000 urteetan gauzatzen joan ziren nahi hura. Hala, 2000ko urtarrilaren 20an irten zen lehen aldiz Zubimusu danborrada.

Danborrada honen asmoa, elkartearen filosofiari jarraituz, danborrada mistoa eta parekidea izatea zen, San Sebastian egunean emakume askok danborrari gisa inoiz parte hartu ez zuten garai batean. Hala lortu dugu gaur egun gizon eta emakume parte hartzaileen kopurua parekidea izatea; are gehiago, 2017an, gizonek baino emakume gehiagok parte hartu zuten.

2002ra arte sukaldariek bakarrik osatzen zuten danborrada. 2003an danborrariak soldadu napoleoniko gisa irten ziren jantzita, eta 2006an urketariekin ateratzea lortu genuen. Parte hartzaileen kopuruak gora egiten jarraitu du, hasieran 60 inguru izatetik orain diren 100 baino gehiago izatera.

Danborradak San Sebastian bezperan hasten du bere ibilbidea gaueko hamabietan, nahiz eta hasierako danborradetan 12.30ean ateratzen ginen. Batez ere, Ondarreta auzotik egiten dugu ibilbidea, eta Teniseko danborradarekin elkartzen gara Zubimusu parkean hainbat pieza batera jotzeko, eta geroago Teniseko eta Sansusteneko danborradekin batera jotzen dugu Txalupagiñene plazan, Matia kalean.

Ez dugu gure danborradaren historia labur hau amaitu nahi Javier Garate eta Gorka Fernandez gogora ekarri gabe, biak zenduak, eta danborrada bultzatu zuten bazkide nagusietakoak biak; Gorka 12 urte baino gehiago izan zen Danbor Nagusia. Aldi berean, Ana Ormazabal ere aipatu nahi dugu, zendua bera ere, bere alaitasun, adore eta ilusioarekin inoiz ahaztu ezingo dugun hutsartea utzi baitu urketarien artean.

Uniformea

Danborrek uniforme napoleoniko desberdinak konbinatzen dituzte, eta barrilek sukaldari eta urketari jantziak eramaten dituzte.

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X