Itzuli kategoriara

UPV/EHUko Danborrada

Noiztik 2003 / Antiguo
Irteera
ordua
18:00
Bukaera
ordua
22:00
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
152
Parte-hartzaileak
109 Emakumeak 43 Gizonak

UPV/EHUko Danborrada

UPV/EHUko danborrada 2002/2003 ikasturtean sortu zen eta hasieratik elkartu nahi izan dituzte ondoko helburuak:

  • Zeharkakotasuna: estamentu guztietako pertsonak gara ‒irakasleak, ikasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak‒ baita unibertsitateko komunitatea osatzen duten gainerako pertsonak ere ‒garbiketako langileak, fotokopiak egiten dituztenak eta unibertsitateko tabernetakoak‒.
  • UPV/EHUko kide ohiekiko harremana bizirik iraunaraztea.
  • Emakumeen eta gizonen parte hartze askea. Konpainia osoa doa sukaldari jantzita, desberdintasunik egin gabe eta jantzi napoleonikoen alderdi militarra proiektatzeko asmorik gabe.
  • UPV/EHU ingurunean integratzea, hirian eta bizi garen auzoan.

Uniformea

Danborrek eta barrilek sukaldari jantziak eramaten dituzte, eta beltza da lepoan daramaten zapia.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak (eta ez danborradak) urtero ematen du sari bat: Unibertsitateko Danborra. Unibertsitateko komunitateko kide nabarmen bati ematen zaion saria da, edo UPV/EHUri ekarpen aktiboa eta nabaria egin izan diolako gailentzen den pertsona edo erakunde bati, Gipuzkoako Campusaren garapenean arreta berezia jarriz. Saria urtarrilaren 20an banatzen da bandera igotzean, eta aintzatetsitako pertsona edo erakundea arduratzen da bandera jaisteaz.
Danborrada gogokoena
X