Itzuli kategoriara

Txirain Danborrada

Noiztik 2011 / Antiguo
Irteera
ordua
17:30
Bukaera
ordua
21:00
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
144
Parte-hartzaileak
80 Emakumeak 64 Gizonak

Txirain Danborrada

Txirain Kultur Elkartea 1998. urtean Donostiko Antigua auzoan sortu zen. Bere helburuak dira euskararen erabilera eta euskal kultura bultzatzea. Urte hauetan zehar, elkarteak hainbat kultur ekintza antolatu ditu eta horietako bat da danborrada. 2011 urtean irten zen lehen aldiz Antiguatik Txirain danborrada eta 2016 urte berezian, Txirain danborradak traje berriak kaleratu zituen. Ramon Labaien jaunaren jakitun gomendioa eskatuz, Baionako “Garde Basque” 1.808 urteko konpainia aukeratu zen eta honekin batera, garai hartako urketari trajeak. Baionako konpainia aukeratu izanik, bertako taldeekin kontaktatu zen eta Baionako danborradarekin “Erro-Bat” taldea harreman berezia sortzen da. Hortik aurrera, urtero Erro-Bat-eko zenbait kideek parte hartzen dute Donostiako danborradan eta Txirain-ek ere izan du Baionako festak bizitzeko aukera, danborradarekin desfilean parte hartuaz.

Uniformea

-Soldaduak: Garde Basque konpainia-Baiona: 1808 urteko apirilak 14 ean enperadoreari harrera dotorea egiteko antolatutako konpainia izan zen. Lekuko jazkeraz osatzen da: Beret edo txapela urdina zinta gorriz apaindutakoa, kasaka eta zapi gorria eta galtza urdin iluna. Danboreak estaltzen konpainiaren logoa. Abanderatuen jantziak garaiko irudiak aztertuz diseinatu dira. -Urketariak: Garai hartako (XIX. mendeko) irudiak ikusiz eta ohialetan existitzen ziren oinarrizko koloreak erabiliaz diseinatu da jazkera: gorri eta urdina. Zapi zuria buruan, txaketak gorri edo urdin kolorekoak eta kolore horietan konbinatutako gona marraduna. Mantala eta lepoko zapia kolore horiekin. Txaketetan dago konpianiaren logoaren bordatua. -Sukaldariak: Txano, kasaka, galtza eta mantala zuria. Lepoko zapian bordaturik dago konpainiaren logoa; Txiraineko logoa, alegia.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • Danborrada irten aurretik, Txirain elkarteko atarian ospakizunak egin ohi dira urtean zehar aipagarri diren gertakizunak izan badira; adibidez elkarteko urteurrenak, oroitzapen bereziak…
  • Ibilbidean zehar, geldiune batzutan auzoko beste danborradekin elkartu eta batera jotzen da: Ur-Tanta, Benta Berriko Lagunak eta Santo Tomas Gaztekide taldeekin bat.
Danborrada gogokoena
X