TECNUNeko danborradak, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Eskolakoak, 2016ko urtarrilaren 20an alaitu zituen lehen aldiz Antigua auzoko kaleak. Eskolako ikasleena izan zen danborrada sortzeko ekimena, eta bertako zuzendaritzak ez zuen zalantzarik egin diruz babesteko. Espainiako leku guztietako eta Iberoamerikako herrialde desberdinetako (Honduras, Mexiko, Panama, Ekuador…) kideak dituen danborrada da, ikasleek, ikasle ohiek, zerbitzuetako langileek eta irakasleek osatua.
Lehenengo urtean, eta hasierako gastua gehiegizkoa izan ez zedin, sukaldariak eta urketariak bakarrik izan zituen konpainiak. Danborrak oparitu egin zitzaizkien. 86 kidek parte hartu zuten. 2017an soldaduez osatutako konpainia bat izan zuen danborradak, uniforme dotoreez jantzita irten zirenak. Jantziak ikasle ohi baten amak egin zituen. Urte hartan gehitu egin zen parte hartzaileen kopurua (118 guztira). 2018an gastuetan erreparatu gabe danbor berriak erosi zituzten eta esan daiteke TECNUNeko danborrada onenetakoen artean dagoela.