Itzuli kategoriara

Sociedad Istingorra

Noiztik 2005 / Antiguo
Irteera
ordua
10:30
Bukaera
ordua
14:00
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
100
Parte-hartzaileak
30 Emakumeak 70 Gizonak

Sociedad Istingorra

Gure historia luzean zehar oker irtendako saialdiren baten edo besteren ondoren, eta bazkide talde batek bultzatuta, Istingorrako 2004ko Batzar Nagusiak onetsi egin zuen elkarteak bere danborrada izatea. Entseguen maratoi baten ondoren, 2005eko urtarrilaren 20an, denak sukaldari jantzita eta, jakina, estreinaldia zenez gero nerbioak dantzan genituela, gure danborrada atera zen argitara Javier Maresmarekin (Danbor Nagusia), Eneko Larequirekin (Danborren Kaboa) eta Martín Telleríarekin (Barrilen Kaboa).

Lehenengo urteko herstura gaindituta, eta Istingorraren 75. urteurrenarekin bat etorriz, elkarteak eta danborradako kideek ahalegin handiak egin zituzten, eta danborrek jantzi napoleoniko koloretsu eta deigarriak estreinatu zituzten.

Beste egun handi bat 2008ko urtarrilaren 20koa da, Elkartearen Batzar Nagusiaren akordioa betez emakumeak elkartu baitziren gure danborradara urketari gisa.

Uniformea

Danborrek kasaka berdea eta urre kolorekoa eramaten dute, Asturiasko erregimentuko txano napoleonikoarekin eta galtza zuriekin. Sukaldariak zuriz doaz jantzita, mantal berdearekin, eta urketariak marroi kolorekoekin.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • Nabarmentzekoa da 10:30ean izaten dugun elkarraldia elizako plazan. Bertan, Antiguako Gazte Danborradarekin, Jakintza Guraso Danborradarekin eta Jakintza Ikastolako eta Larramendi Ikastetxeko haur danborradekin jotzen dugu, Argi Berri zaharren egoitza bisitatzen dugu eta, nola ez ba, baita auzoko gainerako elkarteak ere: Txirain, Antiguotarrak, Baso Etxea, Sansustene, Antiguoko eta Izurun.
Danborrada gogokoena
X