Santo Tomas Lizeoko Helduen Danborrada Danborkide 2006ko San Sebastian egunean atera zen kalera lehen aldiz, ikastolako ikasle ohi, guraso eta irakasle multzo handi bat elkartuta. Ordutik, ikastolako helduek osatzen dute danborradaren muina, bestelako partaiderik ere badaukagun arren. Gaur egun 180 partaide ditu danborradak. Ibilbidea eta ordutegia ez dira gehiegi aldatu lehen urte haietatik.
San Sebastian egunaz gain, beste festa batzuetan jotzeko aukera ere suertatu zaigu urte hauetan: Santo Tomas Lizeoaren 50. urteurrenean, Sigüenzako festetan, Ermuako Irulitxa txarangaren 25. urteurrenean, Wiesbadengo ihauterietan...
Hiru danbor nagusi eduki ditugu orain arte, Arnaitz Arruti, Andoni Mujika eta Xabier Lizarza eta hiru kupel nagusi, Eider Arzak, Itziar Otamendi eta Olatz Yarza.