Itzuli kategoriara

Jakintza Loretope Jakintzako Gurasoen Danborrada

Noiztik 2009 / Antiguo
Irteera
ordua
09:00
Bukaera
ordua
12:30
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
110
Parte-hartzaileak
80 Emakumeak 30 Gizonak

Jakintza Loretope Jakintzako Gurasoen Danborrada

Jakintzako guraso Danborrada lehenengo aldiz 2009. urtean atera zen. Izenak esaten duen moduan, Jakintza ikastolako guraso eta langileek osatzen dugun danborrada da, nahiz eta urte batzu geroago ikasle ohiei eta guraso ohiei zabaldu zitzaien parte hartzeko aukera. Gure bandera, goilara, sardexka eta bestelakoak, Jakintza ikastolako LH6. mailako neska mutilek eramaten dituzte. Urtarrilaren 20an goizeko 9:00etatik 12:30ak arte Antiguoko kaleetan zehar jotzen dugu. 100/120 kideek parte hartzen degu bertan. Gure jazkera bi taldeetan banatzen da: sukaldariak eta urketariak.

Uniformea

XIX. Mendeko jantzietan oinarritu gara. Garai hortako urketariak ordezkatu nahi izan ditugu.Momentu horretan modak ere bere aldaketak zituen eta zenbait lurraldetan beraien trajeak zituzten ( Arratia, Otsagi...) baino orokorrean Euskal Herriko trajeek beraien ezaugarriak zituzten eta hauek jarraitu nahi izan ditugu. Gona: 3,5 metroko gona urdin iluna marra txuriekin. Atzekaldean "mil rayas" oihala dauka. Behekaldean detailetxo moduan zinta gorri bat eta barrukaldean loredun oihala. Jaka: Txuria marra urdin ilunekin. Barrutik forratuta dago eta lepo luzekoa da. XIX . mendeko bukaeran XX. hasieran oinarrituta dago. Jaka Bilboko "museo etnológico"an ezarrita dago eta kostaldeko emakumeek erabiltzen zuten. Mandala: gehien bat urdina da . Bi poltsiko jarri dizkiogu eta behean detailetxo bat zinta urdin ilun batekin. Buruko zapia: Kolore bakar batekoa da. Trajea oso txuri-urdina denez, eta kolore piska bat sartzeko, gorri oso argia erabili dugu eta linozkoa egin dugu. Oinetakoak: Gomazko abarka beltzak.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • Gure ibilbidean barrena egiten degun topaketarik garrantzitsuena, Jakintza ikastolako umeei egiten diegun pasilloa izango litzateke. Haur danborradan irtengo diren umeei, gero beste geldiune garrantzitxu bat elizan egiten deguna da. Antiguon garai horretan jotzen hari diren ume eta helduen danborrada guztiak elkartu eta elizan jotzen degu denok elkarrekin.
Danborrada gogokoena
X