Itzuli kategoriara

Ekintza

Noiztik 1995 / Antiguo
Irteera
ordua
17:00
Bukaera
ordua
21:30
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
115
Parte-hartzaileak
52 Emakumeak 63 Gizonak

Ekintza

EKINTZA ikastolako helduen danborradak 1995eko urtarrilaren 20an desfilatu zuen lehen aldiz. Aurten, 2019an, beteko du bere 25. urteurrena. Haur danborradako batzordekideak, hainbeste ordu eman ondoren jantziak eta haurrak prestatzen, hasi ziren helduen danborrada bat antolatu eta eratzeko asmotan. 1994ko danborrada amaitu eta gero erabaki zuen Batzordeak EKINTZAk helduen danborrada bat izango zuela 1995ean. Aipatu beharra dago ekimen haren bultzatzaile nagusiak amak izan zirela, ordura arte gauzatu ezineko amets bat izan baitzen haientzat danborrada batean irten ahal izatea.

Gogor lan egin eta gero, 1995eko urtarrilaren 20an, 17:00etan eta Mikel Ubiríaren zuzendaritzapean, lehen aldiz desfilatu zuen EKINTZA danborradak. Konpartsa honela zegoen osatua: banderadun bat eta hiru kantinera, Danbor Nagusia, 20 danbor eta 55 barril, eta Kantauri Txarangak lagundu zien orduan eta baita gaur egun ere. 80 kide horietatik erdia lehen aldiz irteten zen danborrada batean.

Gainera, urteak joan ahala, danborradak aldatu egin ditu karguetako batzuk postu adierazgarrienetan. Hala, Danbor Nagusia 2001az geroztik Manolo García da, eta Barrilen Kaboa, urte askotan Pedro Fernández izandakoa, Iñaki Ortego da 2017az geroztik.

 

 

Uniformea

1806ko karabinero frantsesen erregimentukoa da uniformea: jaka urdina bularreko gorriarekin, zilar koloreko botoiak, txaleko zuria, galtza zuriak, polainak belaunetaraino eta buru-babes beltza luma gorriarekin. Banderadunak eta kantinerek kasaka berdinarekin desfilatzen dute, gorri koloreko bi zerrendadun gona zuriarekin, eta txano gorriarekin. Barrilen uniformea sukaldariaren ohiko jantzia da; txanoak EKINTZAren logoa eta izena daramatza brodatuta. Uniformeak berdinak dira gizonentzat eta emakumeentzat.

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X