Egun Antiguako Gazte Danborrada izenez ezagutzen duguna, 1896an sortu zuen, Antigua auzoan, Donosti Zarra elkarteak. Beraz, Unión Artesana danborradaren ostean, Donostiako danborrada zaharrena dela esan dezakegu. Elkartearen izena hartu zuen. Bere sorreratik, urtero-urtero alaitu zituen auzoko kaleak 1936an Gerra Zibiliak eragotzi zuen arte. Urte gogorrak igarota, 1943an, elizaren inguruko “Los Luises del Antiguo” elkarteak berriz atera zuen danborrada kalera eta izen hori hartu zuen. 1996an, ordea, jatorrizko izenera itzuli– Donosti Zarra- eta “Gazteen Danborrada“ gehitu zitzaion. Egun beraz, “Donosti Zarra Gazteen Danborrada” da izena, auzoan “Gazte danborrada” bezala ezagutzen dena.
Gazteek parte hartzen duten danborrada izanik, ezaugarri berezi bat du: adina. 15 eta 30 urte bitarteko parte hartzaileekin osatutako danborrada da. Urteetan, zehar ordea, gaztetasunaren ezaugarri hori beste baldintza batzuek zehaztu dute. Adibidez, 25 urte izan arren, ezkonduta zegoen horrek, ezin zuen parte hartu.
Emakumeen parte hartzeari dagokionez, 1983an atera ziren emakumeak lehen aldiz urketari. Danborjole, ordea, 2007an eta lehen aldiz, 2013an izan zen emakume bat danbor nagusi: Zurine Goenaga. Egun ere, emakumezkoa da.