Itzuli kategoriara

Benta Berriko Lagunak

Noiztik 2000 / Antiguo
Irteera
ordua
17:00
Bukaera
ordua
21:15
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
150
Parte-hartzaileak
80 Emakumeak 70 Gizonak

Benta Berriko Lagunak

1999an, Donostiako Benta Berri auzoa itxuratu berri zela, bertako auzokideen ekimenez sortu zen Hidalgo Berri danborrada mistoa, izen bera duen taberna ordezkatuz. 2000n estreinatu eta ondorengo urtean, danborrada honek izen berri bat hartu zuen, “Tamborrada Benta Berriko Lagunak”: 2001ean irten ziren beren danborrak eta barrilak jotzen Pablo Gorostidi Martínez de Ubagoren zuzendaritzapean. Benta Berriko Lagunak kultur, kirol eta jolas elkartearen logoa Fernando Coscolínek sortu zuen, Benta Berri auzoko José María Sert plazako kioskoa estaltzen duen toldoan inspiratuta.

Pablo Gorostidi izan zen elkartearen sorreratik Presidentea eta Danbor Nagusia, 2006an hil zen arte. Bere ordez Íñigo Martínez Solak hartu zituen bi karguak 2010era arte. Ondoren, Merche Saiz Azurza eta Javier Lareo Pena izan dira elkarteko Presidenteak, eta orain Jon Unanue Santamaría. Danbor Nagusiaren kargua Merche Saiz Azurzak hartu zuen 2015era arte, eta orain Jon Unanue Santamaríak hartu du beregain. Barrilen eta Urketarien Kaboaren kargua hauek hartu izan dute: Laida San Sebastián, Roberto Sanz, Juan Antonio Iruretagoiena, Angelines Alayo, Koldo Gómez, Koruko Daguerressar eta Itziar Gómez. Orain, Koruko Daguerressarrek betetzen du kargua.

Gaur egun, 120 kide inguruk osatzen dute konpainia: danborrak, barrilak, urketariak, 4 kantinera, barril/urketarien 3 gastadore, eta danborren 3 gastadore.

Uniformea

Danborren uniformearen modeloa Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxeak emandako garaiko jantzien argitalpen batetik hartu zen. Napoleon III.aren eta haren emazte Eugenia de Montijo enperatrizaren Guardiako Gastadoreen XIX. mendeko galako jantzia aukeratu zuten modelotzat. Egokitu egin zuten uniformea eta hauek osatua da: itsas urdin koloreko jaka, gorri koloreko mahukaburu, hegal, ertz eta txarratelarekin; galtzak eta txalekoa gordin kolorekoak, polaina beltzak, zilar koloreko botoiak, larruzko soin-uhal zuria, untxi-larruzko kartutxera eta buru-babes beltzak, eta galoiak, pordoiak eta luma apaingarria gorri kolorekoak. 12 hazbeteko danborra daramate, lits urdinak erantsita dituen estalki zuriarekin, eta elkartearen armarriarekin brodatuta. Urketari jantziaren modeloa San Telmo Museoko Etnografia sailean aurkitutako bozeto batekoa da; lanbide horretako jantzian dago oinarritua, eta garaiko beste osagarri batzuk ditu gehituta, esaterako, buruko zapia, eta hiriña gaineko gona, Bidasoako dantza batekin bat etorriz. Oinetakoei dagokienez, zapata beltzak aukeratu ziren, garai hartan jaiegunetan eta ospakizunetan erabilitakoen moduan. Honela dago jantzia osatuta: gona, gonazpikoa, jaka, lepoko zapia orratz batez brotxe moduan eutsia, eta buruko zapia ilea bilduz. Orain, hiru koloretako urketari jantzi daude: beixa, granatea eta berdea.

Uniformearen ikonoa
Danborrada gogokoena
X