Añorga Txiki, baserriz eta etxe txikiez osaturik zegoen Donostiako auzoa zen. Aurreko mendearen 70ko hamarkadaren hasieran etxe bloke berriak eraikitzen hasi ziren. Kanpotik etorritakoen eta bertako gazte talde bat, Belen tabernan elkartzen ziren eta auzoak zituen beharretaz egoten ziren eztabaidatzen, halako batean danborrada sortzeko ideia bururatu zitzaien eta eztabaida bukatu zen, denak ados zeuden. Lan handia zuten aurretik, eta gogoz ekin zioten.
1974Ko Urtarrilaren 19 zen 23:50ak, Atotxa Erreka danborrada prest zegoen Donostiarron patroiaren egunean Sarriegiren doinuekin AñorgaTxiki auzoa alaitzeko. Urte askotan zehar, ia 35 inguru, danborradak bi irteera egiten zituen, bata ofiziala bandera igoz eta bestea extraofiziala bandera jeitsiaz.