Itzuli kategoriara

Antiguoko Kirol Elkartea

Noiztik 1997 / Antiguo
Irteera
ordua
17:30
Bukaera
ordua
21:30
Sare sozialetan partekatu Danborrada gogokoena
169
Parte-hartzaileak
52 Emakumeak 117 Gizonak

Antiguoko Kirol Elkartea

Zuzendaritzako 3 kideri eta jokalarien guraso batzuei bururatu zitzaien ideiatik sortu zen danborrada 1996an, Leandro Carro presidentearen babesarekin. Hauek ziren zuzendaritzako kideak: Javier García, Txema Furundarena eta Iñigo Santín; gurasoak eta jarraitzaileak: Jesús Cuesta, Agustín Soriano, Andoni Lareki eta José Mª Oiz. Ondoren sartuko ziren Flori Bardaji eta Jesús Rueda. Entrenatzaileak eta zuzendaritzakoak danborrak izatea pentsatu zuten, eta jokalariak eta gurasoak barrilak. Behar adina jende bildu ez zenez, auzora ireki zen eta hamabost egunetan osatu zen.

Batzordearen erabakiz, danborradak bereizgarriren bat behar zuenez gero, garaiko kanoi bat fabrikatu zuten. Hala, Jesús Cuesta Morenoren ezagutzari eta trebetasunari esker moldatu eta fabrikatu zen kanoia. Leandro Carro presidenteak adierazi zuenez elkarteak hartuko zuen bere gain kanoiaren fabrikazioaren gastua, baldin eta 1997ko urtarrilerako amaitzen bazen. Eta 1997ko urtarrilaren 20an irten zen danborrada kanoiarekin. Hurrengo urtean, 1998an, fusilarien sail bat eta urketarien konpainia bat gehitu zitzaizkion danborradari.


Uniformea

Jantzia napoleonikoa da, Asturiasko Mendiko Zapatarien Konpainiakoa (1815), eta urketariak eta sukaldariak ere irteten dira desfilean.

Uniformearen ikonoa

Bestelako aipamenak

  • Urtero auzoko pertsona edo erakunderen bat Danborradako Ohorezko Artillero izendatu eta omentzea erabaki zen, auzoaren alde egindako lanagatik, edo egon izan diren lekuetan Antigua auzoaren izena hedatzeagatik.
Danborrada gogokoena
X