Uniformea
C.D. Fortuna K.E. danborradako partaideen janzkera. bi jantzik osatzen dute: sukaldaria eta urketaria.
Sukaldari jantzia honako hau da: jaka zuria, bularraren ezkerraldean klubaren logotipoa duena; praka eta mantal zuriak; zapi zuria, lepoan klubaren armarria duena; sukaldari txanoa; eta zapata eta galtzerdi beltzak.
Urketari jantzia XIX. mendeko bizitza publikoan parte hartu ez zuten emakume donostiar guztientzat omenaldia da, eta garai hartako gizartean funtsezko papera izan zuten, bereziki ekonomiaren ikuspuntutik, non atsedenik gabe lan egiten zuten, besteak beste, hiriko merkataritzan eta negozio txikietan. Beraz, merezitako errekonozimendua da XIX. mendeko emakume guztientzat, hiriari eragin zioten gerren eta okupazioen ondorioz, egoera penagarriak pairatu eta jasan zituztenentzat, kasu askotan familiaren eguneroko mantenuaz eta beren guraso, anai-arreba edo senarren lanbideez arduratuz. Horiei guztiei gure omenaldirik handiena, beren familia, negozio eta hiriarekiko maitasun baldintzagabeagatik.
Jantzia honako hau da: ebasé gona urdina orkatilaraino, 2 zinta gorri paralelo txiki gonaren behealdean, jaka hozkatu gorria lepoan Mao urdina eta eskumuturra urdinez eta klubaren logotipoa brodatuta bularraren ezkerraldean, zapi zuria lepoan eta mototsa behean lazo gorria ilean. Bota edo zapata beltza.